CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP

Bilatu blogean....zuk nahi duzun sarrera interesgarri hori....

2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

Lehen sorospenak


2016/03/29



LEHEN SOROSPENAK


OLH1, OLH2 eta LHB taldea elkartu ginen lehen sorospenak ikastaroa egiteko. 

Elizondoko osasun zentrotik medikua eta erizaina etorri ziren ikastaroa ematea.

Lehenengo lurrean harrapatzen dugun pertsonari lehen sorospeneko teknikak egin:

- galdetu ea erantzuten duen, horrekin ikusiko dugu ea konsziente dagoen edo ez.

erantzuten ez badu, begiratu behar dugu:
- ea arnasarik hartzen duen. Horretarako, etzanda goiti begira burua atzera eta kokotza goiti belarria ahoaren ondoan jarri eta aditu ea arnasarik botatzen duen. Aldi berean bularra eta sabela begiratu ea mugitzen den arnasterakoan.

- arnasa hartzen badu, segurtasun posizioan  jarri  ( belauna tolestu eta alde batera eraman gorputza horrela utziz)  eta ondoren 112ra deitu. 

- arnasa hartzen ez badu RCP ( respiraciòn cardio-pulmonar) egiten hasi. Aurretik 112ra deitu.
RCP egiteko 30 aldiz jarraian egin beharko da " Macarena" kantaren erritmora. Ondoren bi arnasketa egin eta berriz 30 aldiz errepikatuz jarraitu, horrela behinn eta berriz, medikua iritsi arte.
Bigarrenez,  zintzurrean zerbait trabatuta duen pertsonari nola egin lehen sorospeneko teknikak:

2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

MONTSE JABOIAK                                                                                           2016/ 11/29


Goizean goiz, joan ginen herri batera,  Agoitz izena zuela. Han zegoen gure esperoan  Montse izeneko neska bat.

Hau eta gero, sartu ginen bere etxera bere xaboiak egitera. Hori baino lehen, eskuak garbitu behar genituen. Ondoren hasi ginen xsboiak egiten.


Natalia eta Andreari eman zigun xaboi bana eta Montseren  senarrak egin zigun gosari txiki bat atseden pixka bat hartuz.
Gero, segitu genuen xaboiak egiten. 

Bukatu genuenean eman zigun xaboiak gure eskolan eta Elizondoko merkatuan saltzeko.

Bueltatzeko,   Andionen kotxea hartu genuen eta joan ginen mandatuak egitera hurrengo asteleheneko jantoki zerbitzua eman ahal izateko. 

Hemen dituzue Monserekin  xaboiak egiten ateratako argazki montai batzuk. 

Primeran pasatu genuen!!!
          Eskerrik asko Montse!!!!





2017(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea

monse xaboiak saltzen



MONTSEREN XABOIAK                                                                              Martxoaren 9a,



Elizondoko merkatuan Montseren xaboiak saldu genituen.


Aurretik, eskolan instantzia edo eskabidea egiten  ikasi genuen. Udalaren baimena eskatu genuen merkatuan xaboiak saltzeko,  horretarako eskabide aproposa prestatu genuen.

Horrela udalaren baimena lortu ondoren, Martxoaren 9an, merkatuan  montseren xaboiak saltzen egon ginen.

Merkatuan saltzeaz gain, eskolan, irakasleei eta etxean, familikoei ere saldu genizkien xaboiak....

                              Eta horrela bukatu zen dena....Montseri esker diru pixka bat gehiago atera genuen gure Lisboako bidaiarako...