CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP

Bilatu blogean....zuk nahi duzun sarrera interesgarri hori....

2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

XABOIAK ESKOLAN SALGAI








Kaixo denei :

LHBko klasean Montseren xaboiak saltzen ditugu. 

Dakizun bezala xaboi hauek dira:


SANTIAGO BELAR ETA ILENA: koloretakoa, gorriska eta naranja. Bereziki gomendatua azal  delikatua dutenetzat. Horrengatik ez du olio esentzialik. Duen usaina landarearen sustantzia bati zor zaio.

PLATANOZKOAK: kolorez marroi argiak eta goian gozogintza itxurako detaile txuriarekin . Hidrantanteak dira. 

PEPINOA: berde ,hori eta xuri kolorekoa. Usain agitz freskagarria ematen diote olio esentzialak ditu. 

ZIRKULUAK: Naranja kolorekoa da eta kolore diferenteetako zirkuluak ditu. Mango usaina du.

ETA FIRULILLOAK:  Kolore horia eta urdina du, Salbia eta izpilikuzko olio esentzialak ditu . 

LHBko klasean saltzen dira. 5.00€ balio du xaboi bakoitzak.

Eskerrik asko eta ongi izan Muxu bana




Montseren artisau xaboiak saltzen

                                                                         



                                    XABOIAK AZOKAN SALTZEN


Abenduaren7an Elizondoko azokan egon ginen Montseren artisau-xaboiak saltzen. 

08.30ean eskolara allegatu eta azokako gauzak hartu genituen frontoi ondoko azokara joateko. Prestatu genuen postua eta martxan paratu ginen, xaboiak saltzen.

Han hotz handia egiten zuen. 

Salmentak erdi-ipurdi joan ziren. 



Hemen duzue gure xaboi-postua.

Xaboi politak eta osasuntsuak dira, opari ederra izaten ahal duzue Gabonetan oparitzeko. 













2017(e)ko ekainaren 16(a), ostirala

2016/2017 ikasturtearen agurra

BUKATU DA IKASTURTEA .....

Datorren urtean egonen gara berriro. ..

Uda ona pasa eta bueltararte....

AIIIIIIIOOOOOOOOO !!!!!!!!!

Lisboako bidaia


Martxoaren 17 tik 21era Portugaleko Lisboan egon ginen ikasketa bidaian.

Eskerrik asko Andion eta Ana bidaia hau egitea proposatzeagatik.

Ondoren bertan ateratako argazkiekin egindako muntaia ikustera gonbidatzen zaituztegu:   




2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

Lehen sorospenak


2016/03/29



LEHEN SOROSPENAK


OLH1, OLH2 eta LHB taldea elkartu ginen lehen sorospenak ikastaroa egiteko. 

Elizondoko osasun zentrotik medikua eta erizaina etorri ziren ikastaroa ematea.

Lehenengo lurrean harrapatzen dugun pertsonari lehen sorospeneko teknikak egin:

- galdetu ea erantzuten duen, horrekin ikusiko dugu ea konsziente dagoen edo ez.

erantzuten ez badu, begiratu behar dugu:
- ea arnasarik hartzen duen. Horretarako, etzanda goiti begira burua atzera eta kokotza goiti belarria ahoaren ondoan jarri eta aditu ea arnasarik botatzen duen. Aldi berean bularra eta sabela begiratu ea mugitzen den arnasterakoan.

- arnasa hartzen badu, segurtasun posizioan  jarri  ( belauna tolestu eta alde batera eraman gorputza horrela utziz)  eta ondoren 112ra deitu. 

- arnasa hartzen ez badu RCP ( respiraciòn cardio-pulmonar) egiten hasi. Aurretik 112ra deitu.
RCP egiteko 30 aldiz jarraian egin beharko da " Macarena" kantaren erritmora. Ondoren bi arnasketa egin eta berriz 30 aldiz errepikatuz jarraitu, horrela behinn eta berriz, medikua iritsi arte.
Bigarrenez,  zintzurrean zerbait trabatuta duen pertsonari nola egin lehen sorospeneko teknikak:

2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

MONTSE JABOIAK                                                                                           2016/ 11/29


Goizean goiz, joan ginen herri batera,  Agoitz izena zuela. Han zegoen gure esperoan  Montse izeneko neska bat.

Hau eta gero, sartu ginen bere etxera bere xaboiak egitera. Hori baino lehen, eskuak garbitu behar genituen. Ondoren hasi ginen xsboiak egiten.


Natalia eta Andreari eman zigun xaboi bana eta Montseren  senarrak egin zigun gosari txiki bat atseden pixka bat hartuz.
Gero, segitu genuen xaboiak egiten. 

Bukatu genuenean eman zigun xaboiak gure eskolan eta Elizondoko merkatuan saltzeko.

Bueltatzeko,   Andionen kotxea hartu genuen eta joan ginen mandatuak egitera hurrengo asteleheneko jantoki zerbitzua eman ahal izateko. 

Hemen dituzue Monserekin  xaboiak egiten ateratako argazki montai batzuk. 

Primeran pasatu genuen!!!
          Eskerrik asko Montse!!!!





2017(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea

monse xaboiak saltzen



MONTSEREN XABOIAK                                                                              Martxoaren 9a,



Elizondoko merkatuan Montseren xaboiak saldu genituen.


Aurretik, eskolan instantzia edo eskabidea egiten  ikasi genuen. Udalaren baimena eskatu genuen merkatuan xaboiak saltzeko,  horretarako eskabide aproposa prestatu genuen.

Horrela udalaren baimena lortu ondoren, Martxoaren 9an, merkatuan  montseren xaboiak saltzen egon ginen.

Merkatuan saltzeaz gain, eskolan, irakasleei eta etxean, familikoei ere saldu genizkien xaboiak....

                              Eta horrela bukatu zen dena....Montseri esker diru pixka bat gehiago atera genuen gure Lisboako bidaiarako...


2017(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena

PRAKTIKAK LEKAROZKO ATERPEAN

LEKAROZKO ATERPEAN 

Urtarrilaren 26 tik martxoaren 30era, 9 egun desberdinez Albergean praktikak egin genituen.

Albergean ongi pasatu genuen. Gauza asko eta ezberdinak ikasi genituen. 

Lanak hauek egin genituen albergean.

* fregatu

* komunak garbitu

* kuartoak garbitu

* errautxak kendu 

* mopa pasatu

* zerbitzatu

IKUSI ONDORENGO BIDEOA:



























2017(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

Bidelagunekoekin bazkariak





       ZER DA BIDELAGUN?

  • Bidelagun irabazteko asmorik gabeko elkartea da. Landa eremuan gizarte boluntariotza garatzeko xedearekin sortu zena.
  • 1999ko ekainaren 7an osatu zen, Baztan Urdazubi, Zugarramurdi, Bertizarana eta Malerrekako 
  • eskualdean.


GURE HARREMANA BIDELAGUNEKOEKIN:

Bide lagun elkarteko kideei bazkaria prestatu diegu egun desberdinetan
Honekin bideratzen dugu gure "SUKALDEA TAILERRA".
Hemendik ateratzen ditugun lanak:
  • *Menua prestatu.
  • *Errezetak landu.
  • *Erosketen planifikazioa egin.
  • *Erosketak egin.
  • *Apuntatzeko orria prestatu.
  • *Korreo bidez ordua eta eguna zehaztu.
  • *Eguna iristean otordua prestatu eta zerbitzatu.
  • *Kobrantzak egin.
  • *Sukaldea garbitu eta dena bildu.
  • *Eguneko kontuak egin, " Galdu- Irabaziak".
  • *Eguneko "Altxortegi kontua" egin.
Eskerrik asko Isidro zuen laguntzarekin Lisboan barna ibilii gara eta asko ikasi ere!!!

2017(e)ko apirilaren 4(a), asteartea

tiramisu errezeta

ondoren tiramisu egiteko errezeta erraz bat:




TIRAMISU


Osagaiak ( 4 lagunentzat)

Ø 400gr maskarpone gazta
Ø 4 arraultza
Ø 100gr azukre
Ø bizkotxoak (soletillak estilokoak)
Ø kafea
Ø likorea txorrotada bat
  


 Prozedura:

Ø Lehendabiziko, batera 4 zuringoak, azukrea eta maskarpone gazta ontzi batera bota.

Ø 2 zuringo elur puntuan  aurrekoari gehitu.

Ø bizkotxoak busti kafe eta likorearekin.

Ø tarta montatzerakoan ondorengo pausuak jarraitu:
1.  bizkotxo
2.  krema
3.  bizkotxo
4.  krema / kakao


Hozgailuan gorde eta egun batetik bestera zerbitzatu.


On egin!!

2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

TRUFAK TAILERRAK

Trufen eskeintzaren kartela
TXOKOLATEZKO TRUFAK

Eguberrietako kampaina prestatu genuen eta gero saldu genuen.

Horren aintzinetik prestaketetan ibili ginen:

    -lehenengo errezeta landu genuen Andionekin
    eta prestatu, ontziratu, prezioak finkatu eta                 salmentarako prestatu  ere. 

    -Kizkitzarekin iragartzeko kartela eta irakasle guztiei       bidaltzeko formularioa eskaera orriarekin.

Arrakasta izan zuten gure trufak!!
Bide laguneko kideak bezero hoberanak!!

2017(e)ko martxoaren 28(a), asteartea

ANA JAKAFEN BISITA

16/11/14

ANA JAKAREN BISITA

 Azaroaren 14 ean Ana jaka etorri zen .
Irakurtzeko liburu bana ekarri zigun.
Liburaren  izenburua "Loaren inbasio isila da".  10urtetik gorakoentzat da.
Guk pagatu behar genuen  gure liburua.
Eskerrak eman nion eta geroago argazkia atera zigun Andionek eta ongi pasatu nuen.
 Eskerrak Ana etorri izanagatik!!!!

2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

BURUBERO

2016ko Azaroaren 16a

Goi mailakoak etorri ziren gure gelara eta  erran ziguten joan behar zirela. Miramonera eta hango EITBko telebistara. Han lehendabiziko, egin behar genuen DNI eman eta ondoan siñatu behar genuen.

Gero irakasleaek erran  ziguten  merendua izan behar genuela.  

Hori eta gero  sartu ginen telebistara eta erran ziguten mobilak itzaltzeko eta gordetzeko Boltsoan. Gida bat etorri zen guregana eta joan ginen programa grabatzen zuten lekura.

Gero, sartu ginen denak eta programa hasi zen. Polita izan zen!!! Badakizue zein izan zen grabatzen ikusi genuen programa? BURU BERO


Programa bukatu zenean, programaren aurkezlea den Kike Amonarrizekin atera geuen argazkia.


Bueltakoan Doneztebera, Nataliak Andrearen etxean lo egin zuen. Hurrengo egunean Natalia eta Andrea autobusean joan ziren elkarrekin eskolara.











2017(e)ko martxoaren 14(a), asteartea

baztango itzulixka

Baztango itzulixka:

 Lanbide Eskolako OLH  1, 2 eta LHB taldekoak,  Urbaio mendira joan ginen.
Resultado de imagen de gartzainGartzain inguruan gosaldu genuen.
 
Iruritan, Jauregia dorretxea edota Dorretxeko Markesaren jauregia,  ikusi genuen.
Bertan antzerki bat ikusi genuen.
Antzerki horretako aktore protagonistak,  jendeari irri eginarazi zigun, hagitz dibertigarria izan baitzen bere lana. Antzerkia bukatu zenean, galdera sorta egin zen eta baita grabatu ere.
Horren ondoren, nahi zutenak,  segitu zuten mendi ibilalditxoa eta beste batzuk, Andionekin bueltatu ginen kotxez Elizondoraino.


2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

XAMINGOXO

Kaixo Lagunak,

hemen uzten dizuet errezeta errex errex bat.

Egin klik hemen!!!

ANIMATU NIRE POSTREA EGITERA


ONGI IZAN

Andrea



Natalia napolitanak:
Kaixo lagunak,
ea animatzen zaten napolitanak egitera asteburu honetan, 
erraza eta goxu goxuak!!!!!

Hemen uzten dizuet napolitanak egiteko oso erraza den errezeta.



Hurrengo bat arte!!!

Natalia

2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

Joan Pahisa

joan pahisaren bisita


Irailak 14 ean Elizondoko lanbide eskolako ikastetxean joan pahisak emanaldi bat eman zuen. 

Joan Pahisa kiroldaria, kazetaria eta idazlea da.

Eta horretaz gain, ikusi genuen bideo batzuk. Asko gustatzen zaio kirola egitea.
Gehien gustatzen zaiona, saski baloia da.

Johani buruz jakin nahi baduzu, bisitatu bere bloga.

AnNa lan ezberdinak

            

***AnNan egiten ditugun lan ezberdinak***


  •  Eskolaren  materialak enkuadernatzea.
  •  Fotokopia egin .
  •  Irakasleen zerrenda egin eta ordenatu daten arabera.
  •  Inkesta bataz bertzekoa kalkulatu.
  • Beste batzuk

         
                                           

2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

GURE LEHENENGO PINTXOAK ETA BOKATAK

Gure lehenengo eskola egunetan, Andionek, pintxoak eta bokatak egin eta saltzea proposatu zigun.
    
Horrela hasi ginen saltzen pintxoak , bokatak eta postreak…
Kizkitzarekin egin genituen kartelak eta gelaz gela joan ginen bertze ikasleei gure salmentaren berri emateko eta ondoren, eskolako kortxoan kartelak jarri genituen.

Horrela hasi ziren gure salmentak eta eta gainera, bokatak enkargu bidez egiten hasi ginen……handin gutxira, otorduak plateretan eskeintzen ere.

Guzti hau dena, astelehenero!!!!

Modu honetara lortutako dirua ikas bidaiara joateko erabiliko dugu.
Joan den urtean, Kordobara eta Granadara joan ginen adibidez, eta aurten berriz gure asmoa Lisboara joatea da.




Hau nire kartela, Andrea:







Hau nire kartela, Natalia:

2017(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala

IKASTURTE BERRIA 2016-2017

            Lehenengo eguneko urduritasunak, batez ere bezperakuak...Eskolara iritsi ginen eta bata eta bertzea...

Andrea -  Natalia,  nere lagun berria  autobusetik jeisten ikusi nuen…
Natalia- Andionek besotik hartu eta Andrearengana eraman zidan eta horrela  ezagutu  ginen…
 ⇨Natalia- Oso urduri  nengoen bezperan hasi behar nintzelako  eskola berrian...
Andrea – Hasi ginen solasin eta horrela ezagutu ginun elkar....