CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP

Bilatu blogean....zuk nahi duzun sarrera interesgarri hori....

2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

XABOIAK ESKOLAN SALGAI








Kaixo denei :

LHBko klasean Montseren xaboiak saltzen ditugu. 

Dakizun bezala xaboi hauek dira:


SANTIAGO BELAR ETA ILENA: koloretakoa, gorriska eta naranja. Bereziki gomendatua azal  delikatua dutenetzat. Horrengatik ez du olio esentzialik. Duen usaina landarearen sustantzia bati zor zaio.

PLATANOZKOAK: kolorez marroi argiak eta goian gozogintza itxurako detaile txuriarekin . Hidrantanteak dira. 

PEPINOA: berde ,hori eta xuri kolorekoa. Usain agitz freskagarria ematen diote olio esentzialak ditu. 

ZIRKULUAK: Naranja kolorekoa da eta kolore diferenteetako zirkuluak ditu. Mango usaina du.

ETA FIRULILLOAK:  Kolore horia eta urdina du, Salbia eta izpilikuzko olio esentzialak ditu . 

LHBko klasean saltzen dira. 5.00€ balio du xaboi bakoitzak.

Eskerrik asko eta ongi izan Muxu bana




Montseren artisau xaboiak saltzen

                                                                         



                                    XABOIAK AZOKAN SALTZEN


Abenduaren7an Elizondoko azokan egon ginen Montseren artisau-xaboiak saltzen. 

08.30ean eskolara allegatu eta azokako gauzak hartu genituen frontoi ondoko azokara joateko. Prestatu genuen postua eta martxan paratu ginen, xaboiak saltzen.

Han hotz handia egiten zuen. 

Salmentak erdi-ipurdi joan ziren. 



Hemen duzue gure xaboi-postua.

Xaboi politak eta osasuntsuak dira, opari ederra izaten ahal duzue Gabonetan oparitzeko. 













2017(e)ko ekainaren 16(a), ostirala

2016/2017 ikasturtearen agurra

BUKATU DA IKASTURTEA .....

Datorren urtean egonen gara berriro. ..

Uda ona pasa eta bueltararte....

AIIIIIIIOOOOOOOOO !!!!!!!!!

Lisboako bidaia


Martxoaren 17 tik 21era Portugaleko Lisboan egon ginen ikasketa bidaian.

Eskerrik asko Andion eta Ana bidaia hau egitea proposatzeagatik.

Ondoren bertan ateratako argazkiekin egindako muntaia ikustera gonbidatzen zaituztegu:   




2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

Lehen sorospenak


2016/03/29



LEHEN SOROSPENAK


OLH1, OLH2 eta LHB taldea elkartu ginen lehen sorospenak ikastaroa egiteko. 

Elizondoko osasun zentrotik medikua eta erizaina etorri ziren ikastaroa ematea.

Lehenengo lurrean harrapatzen dugun pertsonari lehen sorospeneko teknikak egin:

- galdetu ea erantzuten duen, horrekin ikusiko dugu ea konsziente dagoen edo ez.

erantzuten ez badu, begiratu behar dugu:
- ea arnasarik hartzen duen. Horretarako, etzanda goiti begira burua atzera eta kokotza goiti belarria ahoaren ondoan jarri eta aditu ea arnasarik botatzen duen. Aldi berean bularra eta sabela begiratu ea mugitzen den arnasterakoan.

- arnasa hartzen badu, segurtasun posizioan  jarri  ( belauna tolestu eta alde batera eraman gorputza horrela utziz)  eta ondoren 112ra deitu. 

- arnasa hartzen ez badu RCP ( respiraciòn cardio-pulmonar) egiten hasi. Aurretik 112ra deitu.
RCP egiteko 30 aldiz jarraian egin beharko da " Macarena" kantaren erritmora. Ondoren bi arnasketa egin eta berriz 30 aldiz errepikatuz jarraitu, horrela behinn eta berriz, medikua iritsi arte.
Bigarrenez,  zintzurrean zerbait trabatuta duen pertsonari nola egin lehen sorospeneko teknikak:

2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

MONTSE JABOIAK                                                                                           2016/ 11/29


Goizean goiz, joan ginen herri batera,  Agoitz izena zuela. Han zegoen gure esperoan  Montse izeneko neska bat.

Hau eta gero, sartu ginen bere etxera bere xaboiak egitera. Hori baino lehen, eskuak garbitu behar genituen. Ondoren hasi ginen xsboiak egiten.


Natalia eta Andreari eman zigun xaboi bana eta Montseren  senarrak egin zigun gosari txiki bat atseden pixka bat hartuz.
Gero, segitu genuen xaboiak egiten. 

Bukatu genuenean eman zigun xaboiak gure eskolan eta Elizondoko merkatuan saltzeko.

Bueltatzeko,   Andionen kotxea hartu genuen eta joan ginen mandatuak egitera hurrengo asteleheneko jantoki zerbitzua eman ahal izateko. 

Hemen dituzue Monserekin  xaboiak egiten ateratako argazki montai batzuk. 

Primeran pasatu genuen!!!
          Eskerrik asko Montse!!!!





2017(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea

monse xaboiak saltzen



MONTSEREN XABOIAK                                                                              Martxoaren 9a,



Elizondoko merkatuan Montseren xaboiak saldu genituen.


Aurretik, eskolan instantzia edo eskabidea egiten  ikasi genuen. Udalaren baimena eskatu genuen merkatuan xaboiak saltzeko,  horretarako eskabide aproposa prestatu genuen.

Horrela udalaren baimena lortu ondoren, Martxoaren 9an, merkatuan  montseren xaboiak saltzen egon ginen.

Merkatuan saltzeaz gain, eskolan, irakasleei eta etxean, familikoei ere saldu genizkien xaboiak....

                              Eta horrela bukatu zen dena....Montseri esker diru pixka bat gehiago atera genuen gure Lisboako bidaiarako...